Recetas Ur tantak itsasoan bat: Inklusioa
Mostrando entradas con la etiqueta Inklusioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Inklusioa. Mostrar todas las entradas

2013-03-03

desberdina naiz...baina berdin zait!!!

Liburu hau, oro har, inoiz desberdin sentitu diren ume guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitzadun haurrei. Askotan, eta beste kasurik ezagutzen ez badute, SOAdun umeek eta nerabeek munduko gaixotu bakarrak direla pentsa dezakete, gaixotasun arraroa baita. Gehienetan desberdinak sentitzen dira, bultotxoak eta orbainak dituztelako eta beste umeek egiten duten guztia burutzeko gai ez direlako.
Hau ikusita, liburu honen helburu nagusiak hauexek izango lirateke: alde batetik, besteen desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea; eta, bestalde, nahiz eta denok gure akatsak izan, bakoitzaren alde positiboak ere ikusaraztea.
Azkenik, “Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitza. Gurasoentzako Gida” eskuliburuan gai honi buruz hitz egiten dugula esan beharra dago, bibliografia zabala eskainiz, nahi duenak informazio gehiago har dezan.

ikusi edo deskargatzeko HEMEN  klikatu,

2012-10-13

"DIFERENTES"- umeei aniztasunaren normaltasuna erakusteko

URRITASUNA eta ANIZTASUNA umeekin, eskolan nahiz familian,  tratatzeko oso aproposa da gida hau.
Umeei aniztasuna  normaltasunaren barruan dagoela erakusten die   .
Oso modu erakargarrian aurkeztua, irudiz betea, oso grafikoa ...
Testua ANGELS PONCEk idatzi du eta irudiak MIGUEL GALLARDOk marraztu ditu.

2012-03-14

aniztasuna ikasgeletan (FEVAS)

Gaurkoan... 
ikasgeletan, aniztasunaren aurrean, eduki beharreko jarrera erakusten digun bideoa.
FEVAS ena da

2012-02-17

¿Cómo puede ser la escuela para el mañana?

Gaurkoan ... Hausnarketarako oso aproposa iruditu zaidan bideoa da hau. Francesco Tonucci psikopedagogo italiarrak emandako hitzaldia

2011-12-21

HEZKUNTZA INKLUSIBOAZ gehiago jakiteko

Gaurkoan ...
ESKOLA INKLUSIBOAri buruz, beti bezala, FEVASen material ezin hobea.
FEVASen bloga ikusteko HEMEN  edo  GOIKO IRUDIAN KLIKATU
ZER DA HEZKUNTZA INKLUSIBOA?
ESTRATEGIA INKLUSIBOAK
Inklusioaren inguruan dakizuna neurtzeko froga txiki bat.

2011-11-09

Haritik tiraka

Gaurkoan ...
... Unai Ormaetxeak egindako bertso hau, musika eta irudiarekin.